Saskibaloia

Jose Mari Misiegok badu merezitako Zilarrezko Domina

Guaixe 2022ko abe. 1a, 10:40
Jose Mari Misiego, Urrezko eta Zilarrezko Dominak jaso zituzten gainontzeko omenduekin, Maria Chiviete presidentea buru dela. UTZITAKOA

Saskibaloi arbitro altsasuarrak Maria Chivite presidentearen eskuetatik jaso zuen bere kirol ibilbideari aitortza egiten dion izendapena

Jose Mari Misiego Fernandez altsasuarrak Nafarroako Gobernuaren Kirol Merituaren Zilarrezko Domina jaso zuen atzo, asteazkena, 29 urtez saskibaloi arbitro izateagatik eta Nafarroako Saskibaloi Arbitroen Batzordean egindako lanagatik. Misiegok oraindik aktibo jarraitzen du arbitro lanetan. Berarekin batera kirolean egindako lanagatik beste 28 kirolarik ere jaso zuten Zilarrezko Domina. Nerea Pena eskubaloi jokalariak Urrezko Domina jaso zuen. 

Kultura eta Kirol Departamentuko klaustro isabeldarrean burutu zen ekitaldia, Maria Chivite presidentea buru zela. Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Dominak ekitaldiarekin kirol-ibilbide onenak aitortzen ditu, bai kirolari banakoenak, bai teknikari edo zuzendarienak ere, Nafarroan kirola sustatzeagatik nabarmendu direnak.