Unescok atzo egindako bilkuran erabaki zuen eskuz jotako ezkilen ohitura Gizateriaren Materia Gabeko ondare izendatzea. Izendapen horrekin nazioarteko erakundeak jakintzak babestea sustatzen du, baita belaunaldiz belaunaldi transmititutako praktika kulturalak ere, esaterako ahozko tradizioak, arte eszenikoak, praktika sozialak, erritualak eta jai-gertakariak, edo naturari eta unibertsoari buruzko ezagutzak eta praktikak. Izendapena ospatzeko ezkila errepikak mantentzen diren herrietan larunbatean, 12:00etan, ezkila jotzean eginen dituzte.