Gabonetako galtzerdin baten istorioa, zuzenean

Guaixe 2022ko abenduaren 12a

Abenduaren 16an, ostirala, Ainhoa Ramirez de Aldak 'Galtzerdi erdi' liburuaren aurkezpena eginen du Txantxari ludotekan. Ondoren, eskulan tailerra eginen dute. 

Ainhoa Ramirez de Alda altsasuarrak bere lehenengo liburua kaleratu du: Galtzerdi erdi. Ipuin ilustratuak desberdin sentitzen den Gabonetako galtzerdi baten istorioa kontatzen du, eta desberdintasunen gaia jorratzen du. Abenduaren 16an, ostirala, 17:00etan, Altsasuko Txantxari ludotekan -Intxostiapunta eraikinean- ipuinaren aurkezpena eginen du eta, ondoren, eskulan tailerra eginen dute. 4 eta 7 urte bitarteko haurrendako bideratutako aurkezpena izanen da. 

Erlazionatuak