Gimnasia erritmikoa zuzenean

Guaixe 2022ko abe. 13a, 12:45

Iskiza taldeak Gabonetako erakustaldia eginen du abenduaren 17an, larunbata, Zelandi kiroldegian. 

Iskiza Soinketa Erritmokoko Taldearendako ikasturte berezia izaten ari da lehiaketa taldekoak Nafarroako txapeldunak direlako eta Espainiako Txapelketan lan handia egin zutelako. Abenduaren 17an, larunbatean, 12:15etik aurrera, Zelandi kiroldegian lehiaketa taldeak eta Iskizako beste taldeek egindako lanaren Gabonetako ohiko erakustaldia eginen dute. Guztira 60 gimnasta inguruk parte hartuko dute: Lehiaketa taldea, eskolako taldea eta Nafarroako Kirol Jolasetako taldea, eta aurten sortu den Arbizuko gimnasia erritmokoko taldea. 

Erlazionatuak

Txapeldunen urte biribila

Maider Betelu Ganboa 2022 abe 13 Altsasu