Atletismoa

Zubeztia elkarteak 140 korrikalari bildu zituen

Maider Betelu Ganboa 2022ko abe. 19a, 10:32

Javi Gasanz, helmugara bidean.

Unai Ibarra arrasatearra eta Izaskun Beunza olaztiarra gailendu ziren abenduaren 8an Altsasun jokatutako lasterketan. Jabi Gasanz altsasuarra bigarren izan zen

Aurten izen berria mustu zuen Altsasuko Zubeztia elkarteak Ama Birjinaren egunean antolatutako lasterketa beteranoak: XLI. Zubeztia Elkartea Lasterketa-I. Candi Arnanz Memoriala, lasterketaren sustatzaileetako bat izandakoaren eta urte luzez atletismoa sustatu zuen bazkide eta korrikalari ohi handiaren omenez. Hitzorduak 140 korrikalari bildu zituen, eta Altsasuko herri guneetan zehar prestatutako zirkuituari lau itzuli ematea zuten erronka, 10 km osatzeko, hotza eta haizea bidaide zituztela. Erritmo bizian jokatu zen lasterketan Unai Ibarra arrasatearra (31:52) eta Izaskun Beuna olaztiarra (37:28) gailendu ziren. 

Unai Ibarra txapeldunak ia minutu bat atera zion helmugara bigarren iritsi zen Jabi Gasanz altsasuarrari (32:50) eta Alberto Diaz gasteiztarrak osatu zuen podiuma (32:50). “Topera atera naiz eta bigarrenari zazpi segundo ateratzen nizkiola jabetu naizenean, erritmo horretan jarraitu dut, haizearen kontra sufritzen baina kontentu” azaldu zuen 24 urteko txapeldunak helmugan. Bere bigarren urtea zuen Altsasuko proban. “Gustatu zitzaidan eta Valentzian jokatuko dudan proba bat prestatzeko ongi datorkit, lasterketa polita baita” gaineratu zuen. 

Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak eta Maria Ordoñez iruindarrak lasterketa osoa elkarrekin egin zuten, biak Beste Iruña klubekoak eta lagunak baitira. Helmugan Beunzak eskutik hartu zuen Ordoñez, biak batera sartzeko, baina iruindarra askatu eta garaipena olaztiarrari utzi zion, etxean jokatzen zuelako. Biak denbora berean sailkatu ziren (37:28), eta lasterketa “polita” dela nabarmendu zuten, “giro ederrekoa. Gainera ez du euririk egin”. Pilar Moran gasteiztarra hirugarren sailkatu zen (39:22) eta lehen altsasuarra laugarren postuan sartu zen Ines Moreno izan zen (40:04). 

Ikusle asko bildu ziren korrikalariak animatzera eta bukaeran auzate ederrez gozatu zuten korrikalariek, sari emate ekitaldiarekin batera. 

Sakandarrak XLI. Zubeztia Elkartea Lasterketan
Gizonak
1. Unai Ibarra 31:52
2. Jabi Gasanz 32:50
6. Israel Arbizu 33:46
7. Asier Estarriaga 33:49
11. Ivan Sobredo 34:51
13. Raul Audikana 35:23
16. Aritz Pellejero 36:08
21. Ander Erice 36:19
25. Juan Carlos Gomez 36:40
27. Aritz Munarriz 36:55
31. Fco. Gomez  37:32
34. Asier Pellejero 38:30
37. Juan Luis Maiza 38:52
49. Asier Ansa 40:02
54. Imanol Guerrero 40:50
55. Egoitz Aldaz 40:59
56. Alberto Arrizabalaga 41:00
58. Joxeja Maiza 41:06
59. Mikel Lakuntza 41:17
60. Ruben Garcia 41:17
67. Alain Iriarte 42:16
69. Aitor Salinas 42:29
77. Mikel Senar 43:08
80. Peio Vergara 43:15
82. Jon Lapuente 43:36
91. Ismael L. De Goikoetxea 45:02
100. Jesus Bengoetxea 47:44
103. Alberto Agirre 48:56
105. Alex Ignacio Correia 49:14
108. Jose A. Salgado  49:19
114. Aingeru Azazeta 50:09
118. Iñigo Orella 50:46
119. Fernando Marijuan 51:13

Emakumeak
28. Izaskun Beunza 37:28
50. Ines Moreno 40:04
90. Erkuden San Martin 45:00
93. Arantzazu Perez de Arenaza 45:29
107. Leire Mujika 49:19
111. Maite Zabaleta 49:50
113. Aitziber Larrion 49:58
116. Olatz Azazeta 50:11