Haize Txikiak bandaren itzulera

Guaixe 2022ko abe. 23a, 15:28
Haize Txikiak bandaren lehenengo topaketa Irurtzunen, udan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 8an, igandea, Haize Berriak bandaren harrobiak kontzertua emanen du Iortian. Abenduaren 26tik 30era egonaldia eginen dute Altsasuko kultur gunean. 

Udan jarri zuten martxan Haize Berriak bandaren eta Sakanako musika eskolen zubia den Haize Txikiak banda arrakasta handiarekin. Lehenengo egonaldia Irurtzunen egin zuten uztailaren erdialdean, eta urteko bigarrena abenduaren 26tik 30era eginen dute Iortia kultur gunean. Ikastaroaren amaiera egunean, Haize Berriak bandak bere 25. urteurrena ospatuko du eta gonbidatuen artean banda txikia egonen da. Gainera, ilbeltzaren 8an, igandea, 12:30ean, kontzertua emanen du Iortia kultur gunean. Egonaldian kontzertuetarako prestatu ez ezik, musikarekin zerikusirik duten zenbait jarduera eginen dituzte ere. 

Urtarrilaren 22an, igandea, Sansaastin festen barruan, Haize Txikiak bandak kontzertua emanen du Lakuntzako plazan. 

Erlazionatuak

Musika eskolen eta bandaren arteko zubia

Erkuden Ruiz Barroso 2022 eka 09 Sakana