Turrillas konpositorearen omenezko kontzertua

Guaixe 2023ko urt. 27a, 12:36

Otsailaren 4an, larunbata, Sinfonía Navarra orkestraren kontzertua izanen da Iortia kultur gunean. Altsasuko Erraldoiek eta dantzariek parte hartuko dute.

Manuel Turrillas Nafarroako herri musikaren konpositore ezagun eta garrantzitsuenetako bat da. Bereak dira, esaterako, sanferminetan entzuten diren doinu asko. Sinfonía Navarra maisuaren lanak hartu eta oholtzara eraman ditu Turrillas Sinfonikoa kontzertuan eta otsailaren 4an, larunbata, Santa Agenda bezperan, 18:00etan, emanaldia emanen du Altsasuko kultur gunean. Orkestraren helburuetako bat tokiko eragile eta elkarteekin harremanetan egotea da, eta horregatik kontzertuan Altsasuko Erraldoiak eta dantzariak izanen dira. 

Erlazionatuak

Herri musikaren maisua, oholtzan

Erkuden Ruiz Barroso 2023 ots 02 Altsasu