Toki berezia edo ezohikoa aukeratu du Castillo Suarezek Alaska liburu berria aurkezteko: Altsasuko Izarra beilatokia. Izan ere, liburuak doluaren inguruan hitz egiten du; tokien doluaren inguruan hain zuzen. Suarezek N-1 errepidean zegoen, eta orain abandonatuta dagoen, Alaska hotelari buruz zenbait testu zituen eta hortik sortu zen Alaska liburua. Aurkezpena otsailaren 16an, osteguna, 18:30ean, izanen da.