Herri krosa Altsasun

Guaixe 2023ko ots. 21a, 11:00
2022ko Altsasuko krosa. ARTXIBOA

Otsailaren 25ean, larunbata, 37. Altsasuko herri krosa lasterketa izanen da Dantzalekun. Nafarroako zelai banakako txapelketa izanen da.

Otsailaren 25ean, larunbata, 10:00etatik aurrera, Nafarroako zelai banakako txapelketa izanen den 37. Altsasuko Krosa jokatuko da Dantzalekun. 51 urtez antolatu dute Dantzalekuko herri krosa. Probak 10:00etan hasiko dira 18 urtez azpiko kategoriarekin. 6000 metro eginen dituzte. Ordu erdi eta 50 minutu ondoren 16 urtez azpkoek 4500 metroko lasterketa osatu beharko dute. 14 urtez azpiko kategorian 2080 metro korri egin beharko dituzte eta eguerdia pasata 12 urtez azpikoek 1140 metroko lasterketa eta 10 urtez azpiko haurrek 670 lasterketa eginen dute. Bestetik, herri krosa 11:40ean inguru izanen da eta parte hartzaileek 4550 metro eginen dituzte.

Izena emateko bost euro ordaindu behar dute Dantzaleku Sakana taldeko bazkideak ez direnek, Dantzaleku Sakanaren webgunean.

Erlazionatuak