Altsasuko osasun etxeak Constantino Salinas Jaka izena du. Salinas herriko medikua, alkate ordea, Nafarroako Diputazioko lehendakariordea eta 1936ko estatu kolpearen ondoren Eusko Jaurlaritzako osasun saileko arduraduna izan zen. Hura gogoratzeko osasun etxeak bere izena zuen, eta hala jasoa zegoen sarrerako ate gaineko kartel luze eta gorri batean. Eraikineko ate nagusia ixteko pertsiana jarri zuten eta lan horiek egiterakoan izendapenaren kartela kendu eta bazter batean botata utzi dute. Gaur egun osasun etxea irakur daitekeen kartel bat besterik ez dago ateraren ezker aldean. EH Bilduk salatu duenez, “historia memoriari emandako zaplaztakoa da” gertatutakoa.