Atletismoa

Korrikalarien festa Dantzalekun

Maider Betelu Ganboa 2023ko ots. 28a, 13:30

37. Altsasuko Krosak, Nafarroako Kros Laburrak eta NKJ-en Banakako Nafarroako Txapelketak Dantzaleku inguruko parajeak korrikalariz bete zituen.

Krosaren eta atletismoaren festa ederra bilakatu zen Dantzaleku otsailaren 25ean. Hotza zegoen, baina ateri, krosaz gozatzeko aukera paregabea, eta hala egin zuten jokatu ziren proba guztietan parte hartu zuten korrikalariek. 2.000 pasatxo zeuden izena emanda, eta nahiz eta zenbait baja egon, partaidetza izugarria izan zen. 

Nafarroako Kros Laburrean Hiru Herri klubekoak izan ziren nagusi. Azkenean, Diego Miguelena gailendu zen (15:10), David Perez (15:14) eta Israel Arbizu (15:15) bere taldekideen aurretik. Arbizu etxarriarra izan zen lehen sakandarra. Eta emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak eta Maria Ordoñezek lehia oso estua izan zuten. Denbora berean sailkatu ziren (17:14), baina Ordoñez sartu zen aurretik. Hirugarren Marta Fernandez izan zen (19:28).

 

Erlazionatuak