Altsasuko BTT Zeharkaldia, martxan

Guaixe 2023ko mar. 1a, 10:00

2022ko Altsasuko BTT Zeharkaldia Foru plazan. ARTXIBOA

Ekainaren 11n, igandea, jokatuko da Barranka Txirrindularitza Taldeak antolatutako probaren 26. edizioa. Martxoaren 1ean, asteazkena, izena emateko epea zabaldu dute.

Barranka Txirrindularitza Taldeak 26. Altsasuko BTT Zeharkaldia antolatuko du ekainaren 11n, igandea. Proba ez lehiakorra 09:00etan hasiko da. Sakanako parajeeetatik igarotzen da eta jendetsua izaten da. 2022ko edizioan 700 partaide izan zituen. Bi bilbide daude, luzea 52 kilometrokoa eta laburragoa tontor handietara igotzen ez dena.

Izena emateko epea martxoaren 1ean, asteazkena, zabaldu du antolakuntzak, barrankatt.com taldearen webgunean. Apirilaren 30 baino lehen izena ematne duten federatuek 25 euro ordainduko dute, federatu gabekoek 30 euro, Barrankako bazkide federatuek 15 euro eta Barranka klubeko bazkide ez federatuek 20 euro. Kamiseta eta produktu lotea jasoko dute opari. Maiatzaren 1etik ekainaren 9ra arte izena ematen dutenek, aldiz, 10 euro gehiago ordaindu beharko dute.

Erlazionatuak