Egoitza berriaren mustutzea

Guaixe 2023ko mar. 7a, 12:53

Martxoaren 10ean, ostiralean, Biak Bat elkarteak egoitza berriaren ate irekiak eginen du.

2021eko abenduko uholdeetan "dena" galdu ondoren, Biak Bat elkarteak Amandrea kalean kokatutako egoitza berriaren mustutze ofiziala eginen du martxoaren 10ean, ostirala, 11:00etan, eta, ondoren, 18:00etatik 19:30era herritarrendako, familiendako, erakundeendako eta abarrendako ate irekiak eginen dute.

Egoitzaerria pertsonen autonomia sustatzeko Baliabide Zentroa izan nahi duela esan dute Biak Bat elkartetik, eta haien lana aurrera eraman ez ezik, beste elkarte eta profesional batzuekin lana egiteko gisa izanen dela gaineratu dute, inklusio sareak sortuz.