Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko plataformak eta guraso talde batek deituta, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko osasun eskualdean pediatrak eskatzeko elkarretaratzeak egiten jarraituko dute. Aldaketa bat izanen da eta hurrengo elkarretaratzeak 19:00etan izanen da; hurrengo aldia, beraz, martxoaren 17an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko udaletxean bilduko dira pediatrak eskatzeko. Momentuz, hiru ostiraletarako deialdia egin dute: martxoaren 17, 24 eta 31.