Zarys Falcon artistaren performance kolektiboa

'Uholdeak: Materialak amatu' erakusketaren mustutzea.

Martxoaren 17an, ostirala, Uholdeak: Materialak amatu arte garaikide erakusketaren barruan, MAETERNIDAD artista eszenikoaren saioa izanen da, Iortia kultur gunean.

Uharte Arte Garaikideko Zentroak bosgarren urtez antolatu duen Uholdeak arte garaikidea Nafarroatik zabaltzeko programaren bidez arte eszenikoei ere garrantzia eman nahi diote eta erakusketa ez ezik arte eszeniko emanaldiren bat antolatzen dute ere. Aurten Zarys Falcon izan da gonbidatutako arte eszenikoa Materialak amatu erakusketaren barruan. Amatasuna soinutik ikertu du Falconek eta Kolonbian haurra zenean abesten zizkioten familiako sehaska kantak eta otoitzak berreskuratu ditu, baita Nafarroako emakumeen jasotako kantak ere. Lanaren emaitza erakusketan entzun daiteke eta martxoaren 17an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian, soinu hauetatik ibilbidea egitea proposatzen du, baita memoriaren eta esperimentazioaren bidez soinu berriak jasoko ditu ere. Sarrera doakoa da.

Erlazionatuak

Artearen amatasuna

Altsasu