Michelin Gastronomia Gidak pintxoak jateko gomendatutako ostalaritza lokalen zerrenda osatu du. Nafarren artean Iruñeko Estafeta kalean dagoen eta jabe altsasuarrak dituen Bodegon Sarria dago. Madrilen egindako ekitaldian jabeei establezimenduaren atean jartzeko egiaztapen plaka bana eman zieten gidako ordezkariek ostegunean. Arantza eta Julian Galarza Lezearendako ez da aitortza arrotza, hamabosgarren urtez jarraian lortu baitute. Biei ilusioa egin zien saria eskutan jasotzea, lehen postaz bidatzen baitzieten. Gaineratu zutenez, “egunero bezeroei onena eskaintzeko buru-belarri lan egiten dugu lantaldeko guztiek".