Atletismoa

Altsasuk urrezko intsignia jaso du

Guaixe 2023ko mar. 24a, 09:50

Nafarroako Atletismo Federazioaren 100 urteurreneko galan jaso zuen izendapena

Marsuaren 23an Nafarroako Atletismo Federazioak 100. urteurreneko gala ospatu zuen Baluartean. Ekitaldian federazioak hainbat sari banatu zituen eta aipamen berezi egin. Asier Martinez Etxartek eta Maitane Melero Lacasiak Nafarroako atleta onenen saria jaso zuten. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra ere hautagaien artean zegoen, baina ez zuen jaso. Bere klubak, Grupompleo Pamplona Atleticok jasotako sariarekin pozik egongo da.

Altsasu herriak 100 urte hauetan atletismoa sustatzeagatik urrezko intsignia jaso zuen. Dantzaleku Sakana klubeko ordezkariak -Peio Vergara, Aitor Mendoza eta Iñigo Agirre-, Altsasu Kirol Elkarteko presidente Jesus Sayas eta Altsasuko alkate Javier Ollo igo ziren oholtzara.

Erlazionatuak

Atletismoan, Urrezko Altsasu

Maider Betelu Ganboa 2023 mar 22 Altsasu