Bigarren Elkartasun Azoka Altsasun

Guaixe 2023ko api. 17a, 07:30

Apirilaren 23an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Haranak, HELP-NAk eta Altsasun Institutuak antolatutako azoka izanen da.

Sakanako Harrera elkarteko kideak hilabeteak daramatzate etxean bigarren erabilpena duten gauzak jasotzen apirilaren 24an, igandean, 11:00etatik 14:00etara, Baratzekobiden eginen duten Altsasuko bigarren Elkartasun Azokan saltzeko: arropa, oinetakoak, jostailuak, objektuak...

Baina azoka bat baino gehiago izanen da eta hausnartzeko, ikasteko eta eztabaidatzeko txoko desberdinak egonen dira: ANFAS, Altsasu BHI, Ama hizkuntzen txokoa, Zurrumurru... ez?, Hausnartze..., Henna txokoa, Gozoen txokoa, Pintxoen txokoa eta HELP-NA GKEaren txokoa. Eguraldi txarrarekin Elkartasun Azoka Burunda frontoian eginen dute.

Erlazionatuak