Koldo Arnanz arte tailerraren urteurren erakusketa

Guaixe 2023ko api. 18a, 12:15

Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

Koldo Arnanz artista altsasuarrak duela 30 urte mustu zuen arte tailerra eta urteurrena ospatzeko hiru hamarkadetan bertatik pasa diren pintura, marrazte eta arte ikasleen lanen erakusketa eginen du apirilaren 20etik maiatzaren 21era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan: Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean. Erakusketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna baina ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 19:30era.

Erlazionatuak

Sormenaren magia

Erkuden Ruiz Barroso 2023 api 25 Altsasu