Klinikaren aldeko futbola eta lasterketa

Guaixe 2023ko api. 25a, 12:00
Josefina Arregi Klinikaren aldeko I. Alzheimer Herri Martxa. ARTXIBOA

Maiatzaren 14an, igandea, Josefina Arregi Klinika Fundazioak antolatutako Alzheimer Herri Lasterketaren bigarrren edizioa izanen da. Maiatzaren 13an, larunbata, klinikaren aldeko Osasuna Beteranoen eta Dantzaleku Sanakaren arteko futbol partidu solidarioa izanen da.

Alzheimer gaitza ikustarazteko eta ariketa fisikoa eta osasungarriak sustatzeko helburuarekin, Josefina Arregi Klinika Fundazioak Alzheimer bigarren herri lasterketa antolatu du maiatzaren 14an, igandea, 10:30etik aurrera, klinikatik. Berrikuntza bezala aurten helmuga Foru plazan izanen da, eta martxak bukatu ondoren ekimenak izanen dira. Gainera, lasterketak beste berrikuntza bat izanen du aurten, eta aurretik maiatzaren 13an, larunbata, 11:00etan, Osasuna Beteranoen eta Dantzaleku Sakanaren arteko futbol partidu solidarioa izanen da, Dantzalekun. Sarrerak zortzi eurotan eros daitezke eta 16 urte beherako gazteek doan izanen dute. Egunean bertan Osasunako lehen taldeko jokalariek sinatutako kamiseten eta oparien zozketak izanen dira ere.

Lasterketa
Alzheimer II. Herri Lasterketak hiru modalitate izanen dit: korrika, oinez edo diru bidezko parte hartzea 0 dortsalaren erosketarekin. Hiru zirkuitu erraz prestatu dituzte: 9,5 kilometrokoa, korrikan egin nahi dutenendako; 8 kilometrokoa oinez egiten nahi dutenendako eta 4 kilometrokoa helduendako eta haur txikiak dituzten familiendako. Irteera Josefina Arregi klinika izanen da, eta oinezkoak 10:30ean aterako dira eta ibilbide luzea korrikan eginen dutenak 11:30ean. Helmuga Foru plaza izanen da eta amaieran hamaiketakoa eta musika eta dantza emanaldiak izanen dira, tartean Dj Reimy eta Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantzarien emanaldia.

Izena ematea apirilaren 25etik maiatzaren 12ra arte egin daiteke, josefinaarregi.com webgunean edo klinika bertan, 10 eurotan izanen da eta parte hartzaileek kamiseta eta dortsala jasoko dute. 16 urte beherakoendako izena ematea doakoa izanen da eta ez dute elastikorik jasoko, baina eros dezakete 10 eurotan. Egunean bertan ere izena emateko aukera izanen da, 09:00etantik 10:15era irteeran. Dortsalak eta elastikoak egunean bertan hartzeko aukera izanen da ere. 

Erlazionatuak