Zarzuela plazan

Guaixe 2023ko mai. 3a, 11:05
Haize Berriak Bandaren 'Zarzuela Plazan!' emanaldiaren kartelaren irudia.

Maiatzaren 7an, igandea, Haize Berriak Bandaren kontzertua izanen da Altsasun.

Alde Zaharreko Festen baitan Sakanako Haize Berriak Bandak Zarzuela Plazan! emanaldia eginen dute maiatzaren 7an, igandea, 19:00etan, Foru plazan. Bandarekin batera Itsaso Loiaz sopranoa eta Aitor Garitano tenorea ariko dira. Eguraldi txarrarekin kontzertua Iortia kultur gunean izanen da.