Maiatzaren 3an, asteazkena, Maiatzeko gurutze egunarekin ezkil errepikak hasiko dira Altsasun, irailaren 14ra arte, eguerdiero, entzunen direnak. Eta Maiatzeko gurutzearekin Altsasuko Alde Zaharreko festak ospatuko dituzte altsasuarrek hileko lehenengo asteburuan: maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, ostirala, larunbata eta igandea. Altsasuko Udalak eta gaztetxeak egitarauak prestatu dituzte eta, besteak beste, igandean Artisau Azoka izanen da Foru plazan, festetako ekimen nagusia.
Bestetik, Iñigo Aritza Ikastolak txozna jarriko du Zubeztia elkartearen parean eta "ikastola euskara eragile den heinean eta herriari askotariko eskaintzak luzatu nahian", Euskal Txokoa deitutako egitasmoa sustatuko du eta bertan zenbait jarduera eginen dituzte.
Udalak zenbait ohar helarazi ditu: Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako jarriko da larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta igandean 10:00etatik 15:00etara. Festaz gozatu ahal izateko arduraz kontsumitzeko deia egiten du udalak eta berdintasunaren aldeko mezua zalbadu du ere; etxeko eta familiako ardurak denon artean banatzeko eta ezezkoak beti ezetz direla.
Altsasuko Alde Zaharreko euskal festen egitaraua
Maiatzak 5 ostirala
19:00 Bertso pilota: Udaberriko emakumezkoen Ados pilotaren esku txapelketa, Burunda pilotalekuan.
Sarrerak: Burunda frontoian 18:30etik aurrera, 5 eurotan.
21:30 Kontzertuak, AGAk antolatuta: GLI Ultimi, Aingura eta Diraki, gaztetxean.
Maiatzak 6 larunbata
12:00 ELE festa: Mintzodromoa bertsolariekin. Ondoren, auzatea eta Pantxika Lamur, Foru plaza (eguraldi txarrarekin Iortia kultur gunean).
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEK-ek eta Guaixe Fundazioak antolatuta, Foru plazan.
11:30-14:30 Altsasuko Erraldoien konpartsa, Altsasuko eta Etxarri Aranazko gaiteroez lagunduta, Intxostiapuntatik Foru plazara.
13:00 Altsasu Kantuz taldea, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta, txoznatik.
14:30 AGAk antolatutako bazkaria, Zelandiko frontoian.
Txartelak Lezea, Idergi eta Arkangoa tabernetan salgai, 12 eurotan.
17:00 Eztanda Txaranga, AGAk antolatuta.
17:00-19:00 Ludoteka eta Gaztetxokoa plazara! Ginkana, tailerrak, jolasak..., Foru plazan (eguraldi txarrarekin Ludotekan)
18:30-20:00 Haurrentzako aurpegi margoketa, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta, txoznan.
19:00-21:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaretako lanen erakusketa, Gure Etxean.
19:30-21:00 Benetan Zoro Sorotan Bele omenezko taldearen kontzertua, Foru plazan.
22:00 Erromeria, AGAk antolatuta, gaztetxean.
Maiatzak 7 igandea
10:45 Altsasuko Udalbatzaren irteera, Altsasuko Txistulariak elkartearekin batera, Udaletxetik Otadiako Kristo Deuna baselizara.
10:30-14:30 Artisau azoka eta taloak, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Burunda frontoian).
11:00-14:30 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure etxean.
12:00 Lagun Onak elkarteak eskainitako hamaiketakoa.
13:30 Bildots zozketa, Foru plazan.
18:30-20:00 Haurrentzako aurpegi margoketa, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta, txoznan.
19:00 Haize Berriak Bandaren Zarzuela Plazan! emanaldia, Itsaso Loinaz sorpranoa eta Aitor Garitano tenorearekin, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia kultur gunean).
19:00-21:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxean.