Mendia

Kolore griseko Hiru Mendi Zerrak

Guaixe 2023ko mai. 15a, 12:30

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako mendi martxan "gustura" ibili ziren mendizaleak. Eguraldiak goiz parean eutsi egin zion eta arrasaldean tarteka zaparradak izan ziren. Parte hartzaileek antolakuntzaren lana eskertu zuten.

Larunbata grisa esnatu zen Altsasu eta Burunda aldean, baina goizean eutsi zion. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako XIV. Hiru Mendi Zerrak martxan 271 mendizale zeuden izena emanda eta nahiz eta batzuk huts egin, bertaratu ziren 231 mendizaleak gustura ibili ziren, “lohia topatu dugulako, baina mendian ibiltzeko primeran” zegoelako. Ziordiko guneko haragi gisatua eta Urdiaingo Auntzetxeko magrak goraipatu zituzten. "Bikainak" omen. 

Erlazionatuak