Beatriz Salinas Martínez de Ordoñana heldua zela hasi zen bere bizitzari buruz idazten. 20. mende ia osoa bizi izan zuen, bere aldaketa eta zailtasun guztiekin, eta bizitutako pasarte horiek guztiak Memorias izeneko liburu batean bildu zituen. Aurretik bi edizio publikatu zituen, modu oso xumean, eta orain Beatriz de la Vega Salinas alabak hirugarren edizioa publikatu du, eta maiatzaren 31n, asteazkena, 18:00etan, Iortia kultur gunean aurkeztuko du.