Brontzea Arkangoako kroketari

Guaixe 2023ko mai. 31a, 11:12

Rafa Arteta Ballarin aitortza jaso zuen. ANAPEH

Nafarroako Kroketa Astean jaso du saria.

Nafarroako Ostalaritza Kooperatiban Nafarroako Kroketaren VI. Astearen finala jokatu zen astearte goizean. Lehiaketara aurkeztutako laurogei establezimenduetatik finalerako hamazazpi finalista aukeratu zituen epaimahaiak eta sukaldariek bertan prestatu behar izan zituzten jakiak. Epaimahaiak haiek dastatu ondoren, Garesko izen bereko tabernari eman zion urrezko saria. Podiuma osatu zuten Iruñeko Nuevo Anaita eta Altsasuko Arkangoa tabernak. 

Rafa Arteta Ballarinek Udaberri izeneko kroketa aurkeztu zuen lehiaketara, perretxikoz eta zainzuriz egindako miniaturazko gutizia fina. Epaimahaiak adierazi zuenez, “denboraldi beteko kroketa da, perretxiko eta zainzuri zapore bizikoa, lehiaketa honetarako oso egokia”. Bestalde, lehiaketan ere Altsasuko Irubide jatetxeak ere parte hartu zuen ketutako Idiazabal gazta eta tomate gozo minezko kroketarekin. 

Erlazionatuak