Klinikak zentroa mustu du Gasteizen

Guaixe 2023ko eka. 12a, 13:40

Joseba Arregi Pabollet, fundazioko presidenteak, Gasteizko zentroaren mustutzean hitza hartu du. UTZITAKOA

Josefina Arregui klinikak geriatriako eta psikogeriatriako Kontsulta Medikoen Zentroa zabaldu du.

Josefina Arregi Fundazioak Iruñean Kontsulta Medikoen Zentroa 2020an zabaldu ondoren, Gasteizkoa gaur mustu du. “Zentroari esker geriatria eta psikogeriatria eskuragarriagoa izango da hemendik aurrera Araban”. Hala adierazi dute alzheimer gaixotasunean eta beste dementzia batzuetan espezializatuta dagoen klinikako ordezkariek mustutze ekitaldian. Gaineratu dutenez, Gasteizen geriatriako eta psikogeriatriako kontsultak zabaldu izanak “dementzietan espezializatutako erakunde gisa sendotu” dituela. Arabako hiriburuko zentroan zerbitzua geriatrian, psikiatrian eta neurologian espezializatutako mediku talde batek eskainiko du. Halako lantalde bat 1994tik ari da Altsasuko egoitzan lanean. 

Gasteizko zentroaren mustutze ekitaldian, besteak beste, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dira.

Erlazionatuak