AGAk eta Altsasuko GKS-k Altsasu Xtrem probaren laugarren edizioa antolatu dute uztailaren 28tik 29ra, ostiraletik larunbatera. Abenturazaleek lau taldetan parte hartuko dute: Baikolarko bareak, Txunkaiko kunkunak, Sozarretako saguzarrak eta Uberkazuloko loinak. Taldeak elkarren artean lehiatuko dira. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, pertsona orok egiteko probak izanen dira eta, beraz, "ez da pentsatu behar Xtrema goi mailako kirolariendako ekimena denik". Eskakizun fisiko "normala" eskatzen duten probak prestatu dituzte. Ekimenaren helburu nagusiak gazteak asteburu on bat pasatzea eta kuadrilla eta adin desberdinetako gazteak elkar ezagutzea da, "gazte langileon interesei eranzuten dien sozializazio eredu baten baitan antolatuta".
Altsasuko Xtremaren laugarren edizioa uztailaren 28an, ostirala, 16:00etan, Altsasuko Gaztetxean, hasiko da parte hartzaileen kastinarekin. Ostiralean zehar lau taldeek zenbait froga egin beharko dituzte, tartean talde bakoitzak bere kapitaina lortu beharko du. Behin probak bukatuta, taldeek akanpalakua muntatu beharko dute denek batera gaua elkarrekin pasatzeko. Uztailaren 29an, larunbata, ekimenaren bigarren zatia izanen da. Goizean probak eginen dituzte eta eguerdian final handia jokatuko da. Amaieran, 20:00etan, gaztetxean, gala eginen dute, afari-merendu batekin.
2023ko Altsasu Xtrem proban parte hartzeko 646 563 780 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidali behar da.
BADATOR! 🔴🟡🟢🟣
— Altsasuko Gaztetxea (@AltsasukoGA) July 5, 2023
BADATOR ALTSASU EXTREM!
APUNTATZEKO: 646563780
10€ EGUNEAN ORDAINDU BEHARKO DA
MOTXILAK PRESTATU LAISTER HEMEN DUGULA!
LAISTER INFORMAZIO GEHIAGO! pic.twitter.com/DJNC80qeZi