Altsasu Bonuak, eskuragai

Guaixe 2023ko ira. 8a, 10:33

Jendea Iortia kultur gunean bonua eskuratzeko ilaran.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan deskontuak ematen dituzte.

Altsasuko Udalak, Altsasuko Dendarien Elkartearekin lankidetzan, kontsumoko bonuen kanpaina martxan du. Joan den astetik eskuratu doan eskuratu daitezke bonuak kultur gunean. Horiek 40 euro edo gehiagoko erosketetan 10 euroko deskontua egiteko aukera ematen du. Haiekin ondasunak edota zerbitzuak erosteko aukera irailaren 30era arte dago.