Tenis pistako lanak hasi dira

Guaixe 2023ko urr. 10a, 11:30

Zelandi kirol gunean tenis pista egiteko lanak.

Iraila hasieran hasi ziren lanak. Enpresak 75 egun ditu lana despeditzeko.

Zelandi kirol gunean tenis pista bat egiteko kontratua Lacunza Hermanos SM enpresari eman dio Altsasuko Udalak, eta bere langileak irailaren hasieraz geroztik ari dira lanean. Kirol azpiegitura egiteagatik 113.760,49 euro (BEZik gabe) jasoko ditu enpresak. Lan horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontutik 146.410 euroko partida jasoko du udalak, horretarako Geroa Bairen emendakina onartua baitzen.