Mendia

Ghulam Murtazak elkartasun beroa jaso zuen Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 20a, 10:30

Izoztutako behatzetako sei falange anputatu berri dizkioten Ghulam Murtaza zamaketari pakistandarrak, Alex Txikonek eta Akhond Isahqek hitzaldi hunkigarria eskaini zuten Iortian

"Salam", esanez agertu zen oholtzara Broad Peaken (8.047 m) ia hiltzetik erreskatatu ahal izan zuten zamaketari pakistandarra. Alex Txikoni esker etorri da Euskal Herrira, sendatzera. Akhond Isahqek zamaketari eta sherpa pakistandarrek dituzten lan baldintza gogorrak eta prestakuntza eskasa nabarmendu zituen, eta Murtazak Euskal Herrian "elkartasun handia" aurkitu duela nabarmendu zuen.

Aurrio Trepalari eskalada klubak Murtazaren tratamendua eta hemendik aurrerakoak laguntzeko diru bilketa egin zuen, eta 1.735 euro jaso ziren, klubak "bihotzez" eskertu duena. Oraindik ere ekarpenak egin daitezke.

Erlazionatuak