Altsasuko aparkalekuko lanak hasi dira

Guaixe 2023ko urr. 25a, 11:30

Laugarren aparkalekua egiteko lanak hasi berri dira.

Udalak egiten duen laugarrena izanen da Zelandikoaren, San Juan eta Altzania kaleen artekoaren eta Zumalakarregi plaza ondoko etxarte zabalekoaren ondoren. 

Lanbide Heziketa institutuaren iparraldean dagoen partzelan dagoeneko hasi dira lur mugimenduak. Xcava Obras y Servicios, SM enpresak hura  autoendako aparkaleku bihurtuko du. Guztira 1.016,44 metro karratuko partzela bat egokituko du 35 ibilgailuk aparkatzeko prestatuz. Zorua asfaltozkoa izanen da, dagokion seinaleztapena izanen du, euri ura jasotzeko sarea eta argiteria publikoa. Enpresak obra egiteko bi hilabete eta erdiko epea du. Lan horien truke Altsasuko Udalak 128.559,29 euro (BEZik gabe) euro ordainduko dizkio enpresari. 

Erlazionatuak