'Gran Hotel Nazareno' film laburraren mustutzea

Guaixe 2023ko urr. 27a, 13:30

Urriaren 27an, ostirala, Txuspo Poyok bere azken ikus-entzunezkoaren aurkezpena eginen du, Iortia kultur gunean, Arte Azokaren barruan. Azaroaren 17an, ostirala, film laburraren emanaldia izanen da.

Artebide elkarteak antolatutako XII. Arte Azokaren barruan, urriaren 27an eta azaroaren 17n, ostiralak, Txuspo Poyo artista altsasuarraren azken ikus-entzunezkoaren proiekzioa eginen dute: Gran Hotel Nazareno. Urriaren 27an artistak film laburra aurkeztuko du. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena hartu behar da Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Sinopsia: Balea baten hezurdura —Nazareno ikastetxeko kabineteko pieza esanguratsuenetako bat— daraman furgoi bat martxan jartzen da, ikastetxeko eraikina luxuzko hotel bat egiteko saldua izan ondoren. Furgoia Erromako leku enblematikoetatik igarotzen da eta horiek ere, ikastetxea bezala, lekualdatu eta esanahiz hustu dira, hiriko turismoak berak sortutako historia garbitzeko eragiketa espekulatibo batean.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: Txuspo Poyo

Argazkia: Juantxu Beloki

Soinua: Javier Álvarez

Musika: Javier Quislant

Parte-hartzaileak Virginia Morant, Maral Kekejian, Ettore Siniscalchi

Produkzioa: Academia de España en Roma

Emanaldiak:

Urriak 27, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Azaroak 17, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Gonbidapenak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

 

Erlazionatuak