Crossfit eta aizkolaritza erronka

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:29

Azaroaren 11n, larunbata, aizkolaritza eta crossfit apustua eginen dute Vazquez eta Larrion eta Jauregi eta Fidel bikoteek, Altsasuko Burunda kiroldegian. 2.000 euro egonen dira jokoan.

Sei kanerdiko, 1.500 metroko sky, sei gurpil jaurtitzea, 4 kilometro airbike, hamar gurpil iraulketa, 1.300 metro arraun eta 30 txingako erronka osatu beharko dute Vazquez eta Larrion eta Jauregi eta Fidel bikoteek Aizkorri Kirolek, Atleet dendarekin eta La Leze gaztaindegiarekin, proposatutako erronkan. Azaroaren 11n, larunbata, 18:30ean, izanen da apustua, eta 2.000 euro egonen dira jokoan. Erronka 18:30ean hasiko da, eta sarrerek bost euroko prezioa izanen dute.

Apustuko lanak

Bai crossfiteko lanetan, eta baita enborrak mozten, txanda librean aritu beharko dute kirolariek. 

1.500 m ski egitea. Makina bertikala da, eskuetarako bi helduleku ditu eta goitik behera mugitu behar dira besoak, eski mugimendua bailitzan.

Kanaerdikoa erdibitu.

Traktorearen gurpila arrasataka ekarri. Traktorearen gurpila plaza batera (20 m) kokatuta dago. Kirolariak, bere tokitik mugitu gabe, sokari tira eginez berarengana ekarri beharko du gurpila, arrastaka. Sei plaza egin beharko dira guztira.

Kanaerdikoa erdibitu.

4 km airbike egin. Bizikleta lana.

Kanaerdikoa erdibitu.

Arraun makinarekin 1.500 m egin.

Kanaerdikoa erdibitu.

Traktorearen gurpilari bueltak ematen edo gurpila irauliz 10 plaza osatzea.

Kanaerdikoa erdibitu.

Txingak: 25 kiloko txingekin 30 plaza egin.

Kanaerdikoa erdibitu.

Erlazionatuak

Kirol apustu handirako, prest

Maider Betelu Ganboa 2023 aza 08 Altsasu