Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek ostatutako epaimahaiak 2023ko Maketa Lehiaketarako hiru finalistak aukeratu ditu, 200 maketatik gora entzun ostean, eta finalistetako bat Ganibet talde altsasuarra da. Amaiur Goikoetxeak eta Ekain Alegrek osatzen duten taldea azaroaren 16an Bilboko Sala BBK aretoan eginen duten finalean ariko da, Itzek eta Zilibito Records epaimahaiak aukeratutako taldeekin eta Enbata Lorade publikoaren bozka gehien lortu zituen taldearekin batera.