Indarkeria bikarioa salatzeko elkarretaratzea eginen dute

Guaixe 2023ko aza. 9a, 08:17

Mugimendu Feministaren mobilizazio bat. ARTXIBOA

Azaroaren 9an, osteguna, 'Haur bat Lizarran eraila. Aski da!' kontzentrazioa deitu du Mugimendu feministak.

Urbasako hilketa indarkeria bikarioa dela salatuko du Sakanako Mugimendu Feministak azaroaren 9an, osteguna, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean. Elkarretaratzeak Haur bat Lizarran eraila. Aski da! lelopea izanen du. Espainiako Berdintasun Ministerioaren hipotesi nagusiena ere bada haurraren hilketa indarkeria bikarioko kasu bat dela, eta ikerketa abiatu du. Ubabako amildegian aurkitu zituen Guardia Zibilak haurraren eta haren aitaren gorpuak, etaautopsiak baieztatu zuen aitak 7 urteko semeari helduta salgo egin zuela.

Erlazionatuak