Montesinosen 'Beste begirada' Altsasun

Guaixe 2023ko aza. 27a, 12:38

'Beste begirada' erakusketa. ZELAI ARIZTI

Azaroaren 21etik abenduaren 4ra Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean mustu zuen Mikel Montesinos argazkilariak Beste begirada bere lehenengo erakusketa, eta azaroaren 21etik abenduaren 4ra Altsasuko Iortia kultur gunean, bere herrian, ikusteko aukera izanen da. Altsasuarrak "egiten duena" erakusten du hogei argazki baino gehiagotan. Naturaren argazkiak nabarmentzen dira, baina denetarik egiten du.

Erakusketa gelaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara; larunbatetan, ikuskizuna dagoen egunetan, 18:30etik 20:00etara, eta igandetan, 18:30etik 20:00.

Erlazionatuak

Argazkilariaren begirada

Erkuden Ruiz Barroso 2023 ira 19 Altsasu