Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Abenduaren 1ean, ostirala, 15:30ean, Altsasuko Txantxari Ludotekan izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik Ludotekan izena eman behar da eta ekimena zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrendako bideratuta dago.