'Nafar Haziak' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko abe. 12a, 14:17

Abenduaren 18an, astelehena, Izaskun Barber eta Rut Etxarte zinemagile nafarren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Egiak lana aurkeztuko dute.

Sinopsia: Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau zentroetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuten dio.

Emanaldia: Abenduak 18, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Filmoteka Nafarroan programaren barruan, Izaskun Barbera eta Rut Etxarte egileek aurkezpena eginen dute.

Sarrerak: euro bat, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: gaztelaniaz, euskarazko tarteekin gaztelaniazko azpitituluekin.

 

Erlazionatuak

Nafar sentimendua Argentinan

Erkuden Ruiz Barroso 2023 abe 18 Altsasu