'La ermita' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko abe. 12a, 15:08

Abenduaren 28an eta urtarrilaren 1ean, osteguna eta astelehena, Carlota Pereda zinemagilearen Itxaperri ermitan grabatutako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Emmak herriko ermitan mendeak harrapatuta dagoen neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du. Saiatu egingo da Carol konbentzitzen sineskaitza eta medium faltsua bera mamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hura hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da.

Fitxa artistikoa: Belen Rueda , Maia Zaitegi , Josean Bengoetxea , Loreto Mauleon , Elena Irureta.

Emanaldiak:

Abenduak 28, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Urtarrilak 1, astelehena, 19:00etan, Iotia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iotia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,4 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023eko Sitgesko zinemaldia film luzeen atal ofiziala.

Erlazionatuak

Ermita protagonista

Erkuden Ruiz Barroso 2023 urr 25