Pilota

Binakako Txapelketa Altsasun

Guaixe 2024ko urt. 17a, 10:40
Ezkurdiak eta Tolosak Altsasun jokatuko dute hasierako ligaxkako azken jardunaldian. ASPE

Otsailaren 16an, ostirala, Altsasuko hiri ihoteen bezperan, pilota jaialdia izanen da Altsasun. Partida nagusian Ezkurdia-Tolosa bikoteak Jaka-Mariezkurrena izango dituzte aurkari

Aspek eta Baikok antolatutako Binakako Pilota Txapelketa Sakanara helduko da. Hala azaldu du Altsasuko alkate Javier Ollok. Otsailaren 16an, ostirala, eta Altsasuko hiri ihoteen bezperan jaialdia izanen da Burunda pilotalekuan, 22:15etik aurrera, Altsasuko Udalak lagunduta. Lehenik eta behin Binakako B Serieko edo promesen txapelketako hamalaugarren eta azken jardunaldiko partida egongo da jokoan: Zubizarreta III.ak eta Ugartemendiak Exposito eta Gaskue izango dituzte aurkari. 

Ondoren, Binakako maila nagusiko partida abiatuko da. Zehazki, hasierako ligaxkako hamalaugarren eta azken jardunaldiko partida da jokoan egongo dena. Ezkurdiak eta Tolosak egun liderrak diren Jakaren eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute. 

Sarrerak proticketing.com/pelotavasca webgunean daude eskuragarri. Egunean bertan, txarteldegian jarriko dira salgai. 

Erlazionatuak