egitaraua

Adarraren deiaren zain Altsasun

Guaixe 2024ko urt. 31a, 14:58

2022ko Altsasuko herri ihoteak. ARTXIBOA

Hiru ihote egun izanen dira Altsasun: otsailak 11, igandea, haur ihotea; otsailak 13, asteartea, herri ihotea, eta otsailak 17, larunbata, hiri ihotea. Otsailaren 3an, larunbata, ihoteen erakustaldia eginen dute, Intxostiapuntan; eta otsailaren 7an, asteazkena, erakusketaren mustutzea, Iortian

Altsasuko ihote egutegiak hiru data ditu, aste bakarrean kontzentratzen direnak: otsailak 11, domeka, haur ihotea; otsailak 13, asteartea, herri ihotea eta otsailak 17, larunbata, hiri ihotea. Horien guztien iragarle dira Intxostiapunta gazte guneak eta Iortia kultur guneak hartuko dituzten erakustaldia eta erakusketa.

Inauterien Batzrodaren eskutik, Zelandi, Korazonistak eta Iñigo Aritza ikastolako ikasleek inauteriei buruzko egindako lanak jaso dituzte Inauteriak: Antzinako ondarea, ondare inmateriala erakusketa. Era berean, Javi Galeanok, ikus-entzunezko sortzailea eta Artearen Historia graduatuak, ondare inmaterialeko festa honi buruz duen ikuspegia ezagutu halako da erakusketa, haren Gradu Amaierako Lana Altsasuko inauteriei buruz oinarrituta baitago. Erakusketa otsailaren 7an mustuko dute, eta 16ra rte ikusgai egonen da.

Aurreko urtetan herri inauterietan "mozorrotu gabeko jendea" kalejiraren erdian sartu zela kontuan hartuta, aurten Altsasuko inauteri batzordeak inauteri segizioaren antolaketa "ezagutzera" eman dute: "Maskaritak, juantranposoak, sorginak, akerra eta bestelako pertsonaiak ere Altsasuko inauterien parte gara. Kalejira berdinean ateratzen gara". Hortaz, inauteri segizioa momotxorroen estandarteak irekitzen du, eta atzetik momotxorroak txarangarekin doaz. Tartean juantranposoak joaten dira gaiteroekin. Ondoren, maskaritak, txistulariak, akerra eta sorginak doaz, eta hirugarren talde batean maskarada orokorra fanfarrearekin. Altsasuko inauteriak ikustera etortzen direnendeko "mesedez, errespetatu herri inauteria" mezua zabaldu dute. Bestela, mozorratzeko eta inauteriak "barnekaldetik" ezagutzeko esan dute.

Altsasuko Udalak eta Inauteri Batzordeak jakinarazi dutenez, herri inauteriaren hasieran mozorrotu gabe daudenak odolaren erritoaren ondortik Zelanditik atera beharko dira. Jendeari gogorarazten zaio inauterietan parte hartzea "borondatezkoa" dela eta arretaz jokatzera eta segurtasun tartea gordetzea gomendatzen dute; "ez dira ez udalaren ez inauterietako batzordearen ardura izango pertsonengan edota materialetan sortutako kalte edota erredurak".

Otsailaren 13an, asteartean, ezingo dira Zelai, Altzania eta Bakea kaleetan kotxerik aparkatu, eta otsailaren 17an, larunbata, Gartzia Ximenez kalearen eta Zubeztia eta La Paz kaleen arteko tartea oinezkoentzat izango da, 12:00etatik aurrera.

Altsasuko ihoteetako egitaraua

Otsailak 3 larunbata

18:00 Altsasuko inauteriak ezagutzeko erakustaldia eginen du Inauteri Batzordeak, Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean, Gazte agendaren barruan.

Ondoren, txokolate jana izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. 

Otsailak 7 asteazkena

17:30 Altsasuko herri inauteriei buruzko erakusketaren Antzinako ondarea, ondare inmateriala erakusketa mustutzea, Inauterietako Batzordeak, Zelandi, Corazonistak eta Ikastola ikastetxeetan egindako lanen eta Javi Galeanoren lanen erakusketa, Iortia kultur gunean.

Otsailaren 7tik 16ra

Antzinako ondarea, ondare inmateriala erakusketa, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.

Otsailak 11 igandea

Haur ihote edo txikia

16:30 Kalejira Altsasuko erraldoiekin eta Altsasuko eta Etxarri Aranazko gaiteroekin, Intxostiapuntatik.

18:00 - 19:30 Txokolate jana eta mozorro dantza, Gaur Jaia taldearen eskutik. Bukaeran, zezensuzkoa, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean).

Otsailak 13 asteartea

Herri ihotea

12:00 Puska biltza, Foru plazatik. Ondoren, auzatea.
Zangitu fanfarrearekin poteoa, Alde Zaharretik.

14:30 Herri bazkaria, Altsasuko Ikasle Abertzaileak-ek eta GKS-k antolatuta, Labaderon. 

16:30 Inauteri txikiaren kontzentrazioa eta txokolate jana, Zumalakarregi plazan.

17:00 Inauteri txikiaren irteera, Eztanda Txaranga eta Altsasuko Gaiteroak lagunduta.

18:00 Inauteri txikia Foru plazara iristea eta zezensuzkoa.

18:30 Kalejira, Foru plazatik Zelandira.
Torraden dastaketa eta dantzaldia, Foru plazan.

18:45 Odolaren errituala eta inauteriaren kontzentrazioa, Zelandin.

19:30 Inauteri segizioaren irteera: momotxorro, juantranposo, sorgin eta akerra, maskarita, matxingaizto eta abar, Eztanda Txaranga, Zangitu Fanfarrea, Altsasuko gaitera eta Txistulariak eta Xapiru Trikitixa Eskola.
Ibilbidea: Zelanditik atera eta Zelandi kalea, Isidoro Melero, Zelai, San Juan Gipuzkoa kaleraino, Bake kalea, Iortia plaza Solana aldapa behera eta Gaztetxeko aldapatik gora eta Santa Cruz kaletik Gartzia Ximenez kalera Foru plazan sartzeko.
Momotxoroen dantza egiteko geldialdiak: Isidoro Melero kalea, Zelai kalea, San Juan kalea, Gipuzkoa kalea, Beti Iaten elkartearen aurrean, Gaztetxearen ondoan, Correos bulegoaren aurrean, eta Foru plaza sartu aurretik.

20:00 Akelarrea Dantzarima Dantza Konpainiarekin, Zumalakarregi plazan.

21:00 Inauteri segizioaren etorrera, ezkil errepika, dantza eta mozorroa kentzea, Foru plazan.

Otsailak 17 igandea

Piñata edo hiri ihotea

12:00 - 14:00 Haize Berriak girotutako kalejira eta bermuta, Foru plazan eta inguruetan.

18:30 Kalejira Eztanda Txarangarekin.

19:30 - 23:30 Akerbeltz taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

24:00 - 02:00 DJ A&A, Foru plazan.