Kintoek 22.735,91 euro lortu dituzte

Guaixe 2024ko ots. 7a, 10:11

Kintoak dirua zenbatzen.

Otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean, egindako diru eskearekin eta opilen salmentarekin lortutakoarekin aurreikusitako gastuak estaltzeko balioko die.

Aurtengo kintada osatzen duten 31 emakumezkoek eta 24 gizonezkoek laneguna izan zuten Santa Ageda egunean. Gazteak 05:30ean atera ziren etxetik, eta gosaldu ondoren, kinto eskeari ekin zioten. Lanera joaten ziren langileen ibilgailuak geldiaraziz lehenik, kaleetan barna zebiltzan oinezkoei dirua eskatuz ondoren eta etxeetan eskatuz azkenik. Hainbat establezimenduk opilak erosi zizkieten. Ospakizuneko bost egunetako gastuak ordaintzeko 22.735,91 euro lortu ziren kinto eskean. 

2024 55 neska-mutil 22.735,91 euro  
2023 56 neska-mutil 22.400,00 euro  
2022 57 neska-mutil 19.293,71 euro  
2021 Pandemiagatik bertan behera 0  
2020 49 neska-mutil 21.196 euro  
2019 53 neska-mutil 20.994 euro  
2018 79 neska-mutil 21.918 euro  
2017 66 neska-mutil 18.453 euro  
2016 59 neska-mutil 16.000 euro  
2015 60 neska-mutil 16.000 euro  
2014 44 neska mutil 13.904 euro  
2013 44 neska-mutil (6) 12.945 euro  
2012 37 neska / 27 mutil 15.897 euro  
2011 23 neska / 21 mutil 15.388 euro  
2010 23 neska / 22 mutil 14.097 euro  
2009 29 neska / 32 mutil 14.459 euro  
2008 44 neska / 29 mutil (5) 16.464 euro  
2007 24 neska / 29 mutil 17.393 euro  
2006 35 neska / 30 mutil 13.890 euro  
2005 35 neska / 30 mutil (4) 16.271 euro  
2004 20 neska / 37 mutil 16.351 euro  
2003 39 neska / 42 mutil 17.000 euro  
2002 28 neska / 36 mutil 13.112 euro  
2001 43 neska / 40 mutil (3) 15.578 euro 2.592.000 pta.
2000 45 neska / 32 mutil (2) 15.626 euro 2.600.000 pta.
1999 34 mutil / 35 neska 12.562,40 euro 2.090.201 pta.
1998 37 neska / 45 mutil 13.633,08 euro 2.268.353 pta.
1997 41 mutil / 46 neska 12.856,35 euro 2.139.117 pta.
1996 45 mutil 12.938 euro 2.152.756 pta.
1995 XX neska-mutil 10.960 euro 1.823.661 pta.
1994 58 mutil / 60 bat neska 13.570 euro 2.257.898 pta.
1993 XX neska-mutil 10.257 euro 1.706.696 pta.
1992 48 mutil / 46 neska 7.789 euro 1.295.982 pta.
1991 35 mutil / 35 neska (1) 5.450 euro 906.831 pta.
1990 53 mutil (neskek ez zuten eskatu) 5.655 euro 941.009 pta.
1989 50 mutil 5.772 euro 960.486 pta.
1988 40 mutil 4.377 euro 718.797 pta.
1987 60 mutil 4.698 euro 781.797 pta.
1986 XX mutil 4.201 euro 699.110 pta.
1985 XX mutil 3.623 euro 605.205 pta.
1984 XX mutil 3.087euro 515.561 pta.
1983 XX mutil 2.704 euro 450.000 pta.
1979 53 mutil 2.374 euro 395.000 pta.