Apaiz etxea botatzeko lanak hasi dira

Guaixe 2024ko mar. 5a, 12:19

Berria eraikitzeko lanek urte bat iraunen dute.

Bezperan hesitu ondoren, Zubeztia plazatik pala bat apaiz etxea botatzeko lanak hasi ditu gaur goizean. Palaren jardunak oinezkoen jakin-mina piztu du eta begira gelditzen dira une batez. Tarte luzea begira egon dena Rafael Ayarra Palazon apaiza izan da. Lanek urtebete iraunen dutela jakinarazi du. Lanak iraun bitartean Zubeztia plazako aparkalekuko zati bat lanak egiteko erabiliko da, baita Foru plazako beste zati bat ere. Eraiste lanak egin aurretik, barrutik hustu dute eraikina. 

Erlazionatuak