'In-Defensión/In-justizia' artelana desagertu da

Guaixe 2024ko mar. 7a, 13:43

'In-Defensión/In-Justizia' galdutako koadroa. UTZITAKOA

Joseba Salegi eta Patricia Paats egileek salatu dutenez, Koxka tabernan zegoen Altsasu Auzian oinarritutako koadroa otsailaren 8an desagertu zen, eta haren bila ari dira.

Altsasu herriak Altsasu Auziarekin sufritutakoa salatzen zuen In-Defensión/In-Justizia koadroa sortu zuten Patricia Paats eta Joseba Salegi artistek, auzian oinarritu egin zen 2019ko Arte Azokarako, eta erakusketaren ondoren Koxka Tabernan jarri zuten "herriarena izatea" nahi zutelako. Sareen bidez salatu dutenez, otsailaren 8an koadroa tabernatik desagertu zen, eta ordutik haren bila ari dira. Salegik uste du "baldarkeri" bat izan dela; egun horretan gazte talde bat tabernan parrandan zegoen eta artelana lurrera erori omen zen, eta kalera ateratzen ikusi zuten. Hor galtzen da pista, azken aldiz ikusi zuten koadroa. Egileek koadroa berreskuratu nahi dute.

Pinturan Altsasu Auzian auziperatutako gazteak agertzen dira Oteizaren Arantzazuko santutegiko figuren bitartez islatuta, eta gainean Altsasu hitza agertzen da, herria "jipoituta" izan zelako, egileen esanetan. 

Erlazionatuak

Elkartasunaren irudia

Guaixe 2019 eka 07 Altsasu