Duela lau urte, pandemiaren hasieran, bertan behera utzi behar izan zuen Burundar Txistulariak taldeak martxorako prest zuen Hen eta hemendik. Egungo txistua kontzertua. Lau urte hauetan herrietako festetan jo izan dute, baina ez dira oholtzara igo. Martxoaren 16ra, larunbata, arte: Lau urte eta gero hau! kontzertua emanen du Burundar Txistulariak taldeak lagunez inguratuta. Besteak beste, flamenko gitarra jole batek, Itziar eta Erkuden Flores abeslariek, metalezko insturmentuek eta piano jole batek parte hartuko dute kontzertuan, eta interpretatuko dituzten lanen artean Ziordiko Zortzikoa dago. Emanaldia 19:30ean izanen da, eta sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke 6 eurotan.