Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko zuzendari berria da Jose Javier Boulandier Herrera apirilaren 18az geroztik. Bezperara arte departamentu bereko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria izan zen. Han egindako lanagatik eskerrak eman zizkion gobernuak izendapena jakinarazi zuenean.