Altsasu Auziaren Memoria Gunea aurkeztuko dute

Guaixe 2024ko mai. 14a, 08:15

Maiatzaren 17an, ostirala, Altsasu Gurasoak-ek auziaren inguruko webgunea eta liburua aurkeztuko dute, Iortia kultur gunean.

Altsasu Auzioaren Memoria Gunea webgunea eta liburua aurkeztuko du Altsasu Gurasoak-ek maiatzaren 17an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke. Memoria Gunearekin gizarteari ekarpena egin nahi diote, baita herriaren eta herritarren "laguntza eta lankidetza" eskertzea ere.