Maiatz hasieran Altsasuko Auziko hiru auzipetu aske gelditzekoak ziren, baina azkenean bi izan dira: Adur eta Jokin. Iruñeko espetxean Oihani jakinarazi zioten berak ere zigorra maiatzaren hasieran beteko zuela. Baina espetxetik ostegunean jakinarazi zioten datan okertu zirela eta hilabete gehiago bete beharko duela zigorpean. Beraz, garagarrilaren hasieran aske geldituko da.
Kartzelatik atera ondoren kontrol telematikoa izan zuten auzipetuek. Hura kendu eta baldintzapeko askatasunean gelditzeko eskaera egiterakoan epaitegitik urte bete gehiagoko zigorra proposatu zuten. Hori ezeztatu zieten Adurri eta Jokini, baina helegitea aurkeztu ondoren Oihani hilabete luzatu zioten zigorra. Beraz, garagarrilaren hasieran geratuko da aske.