Altsasu Gurasoak taldeak Altsasu Auzoaren Memoria Gunea web orria eta liburua aurkeztu dituzte. Gurasoen izenean Antxon Ramirez de Aldak adierazi duenez, "Historia Memoriaren inguruko beste edozein lan bezala, honek ere gure herriaren iragana ulertzeko ekarpen bat egin nahi du". Liburuaren argitalpenarekin eta webgunea sortuz, Altsasu Gurasoak taldeak "gizarteari ekarpena egin nahi dio, eta lan kolektibo honetan parte hartu duten pertsona guztien interesa eta lankidetza eskertu ere".
Auziak utzi duen arrastoari erreparatuta, Altsasu Guraso taldeak hiru gogoeta partekatu nahi izan ditu. Lehenik, "ez da fidatu behar bertsio ofizialarekin". Bigarrena, "Estatuaren birsorkuntza demokratikoa beharrezkoa da: epaitegi, hedabide, politika errealitatea eta Guardia Civilaren benetako botereari buruz egin genituen salaketa berak, duela ia 8 urte egin zirenak, gaurkotasun osoa dute oraindik". Hori esanda, Ramirez de Aldak Zaragozako seiei elkartasuna adierazi die. Altsasu Gurasoak taldeak, azkenik, "espetxe sistemaren ikuspegia aldatzeko eskatu du, mendekuaren eta zigorraren eskema birgizarteratzek eta justizia leheneratzaile bihur dadin".
Altsasu Gurasoak taldekoek gogorarazi dute auzia ez de la bukatu, eta hiru gaztek oraindik ez dutela zigorra bete. Gurasoek nabarmendu dutenez, "memoria lan hau ere kolektiboa izan da, prozesu guztia bezalaxe. Izan ere, 125 pertsonek parte hartu dute bertan". Igone Goikoetxeak gurasoen izenean: "eskerrak ematen dizkiegu babestu gaituzuenei, borroka hau zuena egin duzuenei eta gizarte hobea eraikitzeko lan egin duzuen pertsona, kolektibo eta erakunde guztiei".
Liburuaz eta webguneaz
Bere baitan 82 pertsonek auziari buruz egindako aipamenak jaso dira liburuan. Javier Ollo alkateak ere hitza hartu du, auziari buruzko liburuaren argitalpena Altsasuko Udalak ordaindu baitu. "Udalean argi eta garbi dugu gure herriko materia gabeko ondarearen bilketa ezinbestekoa dela". Udalak Labrit Ondarea enpresarekin aurretik egindako lana gogoratu du, baita aurretik udalak herriko ondarearen inguruan argitaratzen lagundu dituen beste liburu batzuk ere. Argia ikusi berri duen liburua "gure Historiaren eta ondarearen adibidea da, eta izango da, batez ere etorkizunari begira". Altsasuko Auziaren berri ematen duten liburua eta webgunea egotea "ideia oso ona eta ezinbestekoa" dela gaineratu du.
Labrit Ondarea enpresa arduratu da web orria eta liburua egitez. Klara Larruzeak azaldu duenez, "webguneak Altsasuko gertakiarien inguruan sortu den guztia biltzea izan du helburu, materiala zein immateriala, ikuspegi zientifiko eta antropologiko batetik". Gaineratu duenez, "tresna honek historia baten hariari jarraituz, Altsasuko eta Nafarroako historian ezabatu ezin den kontakizun bat jaso du".
Web gunearen zatiak
- Aurkezpen bideoa.
- Hamalau elkarrizketa sakon, banaka planteatutako hamar gai aztertu dituztenak. Elkarrizketa horiek pertsonen edo gaien arabera ikus daitezke.
- Denboraren lerroa. Kronologikoki, 24 argazkiren bidez, 31 pertsonek erakutsitako argazkiko une horrek zer iradokitzen dien erantzun duten.
- Argazki galeria.
- Bideoteka eta audioteka.
- Dokuteka: Hainbat komunikabidetako artikulu eta albiste eskaneatuak jasotzen dituena, baita kasuaren dokumentu esanguratsuak ere.