Proiektuak elkartearen lehenengo bigarren eskuko azoka

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:24

Maiatzaren 26an, igandea, Ganbazelai bigarren eskuko azoka antolatu dute, Iortia zabalgunean. Besteak beste, trukerako eta saltzeko aukera izanen da.

Proiektuak elkartea urtearen hasieran sortu zen, eta maiatzaren 26an, igandea, Iortia zabalgunean Ganbazelaia bigarren eskuko azoka antolatzen ari da. 09:30etik 14:30era izanen da azoka, eta proiektuak hilabetero jarraipena izanen du; hilabeteko azken igandetan eginen dute azoka.